Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/223

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<223>

zeruko loria, eta berretzen Jainkoaren garazia. Bigarren probetxua da: Eleemosyna est satisfactoria pro poenis peccatorum dimissorum. Erremusinak satisfatzen eta pagatzen ditu bekhatu barkhatuen pena tenporalak, guztiak edo parte bat, hemen edo purgatorioetan pagatu behar zirenak. Eta haur da Eskritura Sainduak erraiten duena: Peccata tua eleemosinis redime. Hirurgarrena: Eleemosyna est impetratoria. Erremusinak anhitz ontasun erdiesten du Jainkoaganik. Beati misericordes, quoniam ipsi misericordiam consequentur (Matth. 5). Dohatsu dira miserikordiosak. Zeren hek erdietsiko dute miserikordia. Eta hala zure erremusinak berretzen du zeruko loria, eta handitzen Jainkoaren garazia; gutitzen du purgatorioetako pena; eta erdiesten du Jainkoaganik anhitz fabore eta ontasun. Jakin dezagun ezen erremusinagileari, bihotzbera eta miserikordios denari, eginen zaikala miserikordia. Eta zer ere emaiten baitiogu orai hemen probeari, edo bertze obra onetan enplegatzen baitugu, hura gero edineren dugula bertze munduan, eta ez bertzerik.


§ 1


149 Jakin dezagun, eztiogula probeari liskarrik edo eranzuterik egin behar, eta ez gaizkirik erran. Baldin emaiteko gaietan bagara,