Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/224

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<224>

edo debozinorik badugu, eman diazogun, eta gainerakoan utz dezagun. Zeren probea, ongien dena ere, onbehar da eta urrikalkizun. Biluz da, orthuz da; eztu aldatzeko athorrarik, eta ez etzateko oherik; eztaki othuruntza on baten berririk. Asko du bere lazeria, eskasia eta miseria. Beraz, etzaika halakoari liskarrik, eranzuterik edo mehatxurik egin behar. Zeren hala egiteaz, batean ezpada bertzean, periletan jar zindezke huts egiteko; eta probearen, bere probetasunaren gainera, bere gogoan eta bihotzean zaurtua, gaizkoatua eta tristetua igortzeko. Eztut uste, galdeginen derakula Jainkoak, ea probe onari ala gaixtoari eman diogunz, eman diogunz baizen. Dagigun ongi, eta eztezagula beha nori.

Aberatsak bezala, probeak ere Jainkoak eginak dira. Aberatsa hain biluzgorri sorthu zen, nola probea. Eta Jainkoak nahi izan balu, egin zukeien probea aberats, eta bai aberatsa ere probe. Eta hala, orai ere anhitzetan heken zorthea eta fortuna trukatzen du, probeak aberatsten eta aberatsak probetzen baititu.

Probeak pairatuz, pazienzia izanez eta bere ongi egilez othoitz eginez behar du salbatu; eta bai aberatsak ere, bere onetarik probeari