Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/222

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<222>

bekhatu: edale zen, jokari zen, arnegari zen, halakoak ohi diren bezala. Gauza bat zuen ona. Bihotzbera zen, erremusinalari zen. Alde batetik bekhatu anhitz egiten bazuen, bertzetik probeak faboratzen zituen. Eta, halatan, bera ere Jainkoak faboratu zuen, bihotzean utkitu zuen, inspirazino saindu batzuk, gogoeta on batzuk eman zerautzan. Eta gero hekin batean konbertitu zen, aitzinerat obra onetan enplegatu zen, eta azkenean martir hiltzen. Ikhusazu zer egiten edo eragiten duen erremusinak, miserikordios eta urrikalmendutsu izaiteak. Hain zaika eder Jainkoari urrikalmendua, eta beharrari ongi egitea, non berari ere handik urrikaltzen baitzaika ongi egile hura, eta lehen edo gero erakusten baitio, eta emaiten bide onean jartzeko bidea. Bonifaziori eman eta erakutsi zioen bezala.

148 Esportza gaitezin, beraz, eta enseia miserikordios eta erremusinalari izaitera; zeren anhitz baitira, eta handiak, handik eta hartarik sortzen diren probetxuak, ontasunak eta irabaziak.

Eta bertze anhitzen artean hirur dira erremusinaren probetxu prinzipalak (Eleemosyna est meritoria, satisfactoria et impetratoria). Lehenbizikoa: Eleemosyna est meritoria gloriae et augmenti gratiae, si fiat ab homine existente in gratia et propter Deum. Bekhaturik gabe dagoela, Jainkoagatik egiten den erremusinak, merezitzen du