Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/221

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<221>

ezpadut. Erran nahi du erremusinak eta bertze obra miserikordiazkoak ere, deus guti probetxatzen zaitzala bekhatutan dagoenari.

Ordea, guztiarekin ere, anhitz eta handiak dira erremusinari emaiten zaitzan ohoreak, laudorioak eta abantailak. Eta arrazoinekin eta mereziturik emaiten zaitza. Zeren erremusinak berak indarrik asko ezpadu ere bekhatutik atheratzeko, bai ordea, badu athera arazitzeko. Zeren badirudi ezen Jainkoak bere ontasunagatik, hartzeko duela okhasino, miserikordios denari, zeren miserikordios den, miserikordia egiteko. Zure erremusinak, zure bihotzberatasunak beratzen eta hautsten dio Jainkoari bihotza, eta emaiten okhasino zure faboratzeko. Zu miserikordios izaiteaz, gaitzen zara, disposizionean jartzen eta prestatzen, Jainkoaganik miserikordia erdiesteko eta errezibitzeko: eta Jainkoa ere hartzaz iratzartzen eta ernatzen bezala da, zuri ongi egiteko eta bere garaziaren emaiteko. Hunetakotzat, egia hunen frogatzeko, anhitz exenplo ediren ahal diteke, baina nik orai presenteon eztut bat baizen ekharriko. Bonifazio martira denbora batez ibili zen emazte eder noble aberats batekin galdua, eta haragizko bekhatuan barrena sarthua. Eta bazuen Bonifazio hark bertzerik ere anhitz