Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/220

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<220>

da erremusinaz, non baitirudi ezen, batbederaren salbatzeko eta arimaren seguratzeko, asko izanen dela, bertze gauzarik gabe, bihotzbera eta erremusinalari izaitea. Zeren handia baita erremusinaren indarra eta botherea.

Egia da, hala da, handia da, eta Glosak dioen bezala, San Agustinganik atherarik: Sola misericordia comes est defunctorum (Glosa Lyrana in ca. 29 Eccles.). Miserikordia bera da, eta ez bertzerik, defunktuak konpainiatzen dituena, arima joanei laguntzen zaiena, erremusinak edukitzen du bethiere on.

Ordea, eztuzu, ez, pensatu behar erremusinak berak, sakramendu batek bezala, ex opere operato, bere indarrez eta botherez bekhatua iraungitzen eta barkhatzen duela. Eztu berak hartarakotzat indarrik asko (Vide S. Thom. 2.2, qu. 154, ar. 2 ad 7).

147 Alde batetik, duzun guztia probei emanagatik, baldin bertzetik, bekhatutan bazaude eta hetan finatzen bazara, deus guti baliatuko zaitzu zeure erremusina eta miserikordios izaitea. Hala erraiten du Jondone Paulok: Et si distribuero in cibos pauperum omnes facultates meas, et tradidero corpus meum, ita ut ardeam charitatem, autem, non habuero, nihil mihi prodest (1 Cor. 13). Dudan guztia probei eman badiazet ere, eta neure burua erratzera utz badezat ere, etzaizkit hek guztiak deus baliatuko, baldin karitaterik