<22>
plazerez bethean. Eta manatu zuen lant zezala, labora zezala, eta begira ongi parabisu hura. Posuit eum in paradiso voluptatis, ut operaretur et custodiret illum (Genes. 2).
Ordea, nola lur lantzea, aphaintzea, laboratzea, eta begiratzeko beharrean eta premian ere jartzea, bekhatutik sortzen eta heldu diren xertoak, landareak, fruituak eta ondoreak baitira; eta oraino orduan ezpaitzen bekhaturik, eta ez bekhaturen aierurik, omenik eta ez aiphamenik ere; badirudi ezen etzela, halaber, oraino orduan parabisu haren lantzeko eta begiratzeko premiarik. Zertako, beraz, eman zioen orduan Jainkoak gizonari manamendu hura? Ihardesten du San Tomasek, erraiten duela: Nec, tamen, illa operatio esset laboriosa, sicut post peccatum, sed fuisset iucunda, propter experientiam virtutis naturae. Custodia etiam illa non fuisset contra invasorem, sed esset ad hoc, quod homo sibi paradisum custodiret, ne ipsum amitteret peccando (S. Thom. 1. p., q. 102, ar. 3). Etzen, ez, orduko trabailatze hura penagarri izanen, orai bekhatu eginez gero bezala. Baina hura izanen zen atsegin hartze bat, eta bere plazerera eta aisiara zegoela, bere indarraren eta anzearen frogatze bat. Eta begiratzea ere, ez etsaietarik, baina bereganik, eta beretzat bekhatuz galtzetik begiratzea izanen zen. Hunela dio San Tomasek.
13 Baina San Krisostomok emaiten du bertze arrazoin bat, ni