Orri hau berrikusi gabe dago
<21>
GERO
hasten da gerotik gerora dabilanaz
egiten den liburuaren
lehen partea
⎯⎯⎯⎯⎯⎯
Nola, bertzeak bertze direla, alferkeriatik
ihes egiteagatik ere behar den
trabailatu
Lehenbiziko kapitulua
12 Gure Jaungoikoak, munduko bertze gauza guztien ondoan, gizona bera, beregainki, bere imajinara eta idurira, batere bekhaturik eta bekhaturen kutsurik ere gabe, anhitz donu, dohain eta abantail suertez dotaturik egin zuenean; ibeni zuen berehala lurrak zuen parterik eta aurkientzarik hoberenean, lurreko parabisuan, lekhu