Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/20

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<20> IRAKURTZAILEARI

segitzen gaixtoago dela euskara. Aitzitik, badirudi ezen bertze hitzkuntza eta lengoaia komun guztiak, bata bertzearekin nahasiak direla, baina euskara bere lehenbiziko hastean eta garbitasunean dagoela.

Baina euskara, eta euskararen minzatzeko eta eskiribatzeko moldeak eta diferentziak utzirik, zeren hek azala eta lorea bezala baitira: har ezazu liburutto hunen fruitua, barreneko mamia; haur dasta ezazu, haur eskuzta ezazu, irakurtzen duzula, ez lehiaz, ez gaingiroki eta ez arbuiatzeko kontuan ere. Baina intenzione on batekin, zeurea, zeurk egina baitzendu bezala. Eta baldin halatan eta orduan, batere gozorik edo zaphorerik edireiten badiozu, zeren hura guztia Jainkoaganik heldu baitateke, eta ez eneganik faltarik baizen, hari eskerrak errenda iatzotzu, eta nitzaz ere othoitz egiteaz, arren othoi, orhoit zaitezi.


VALE