Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/19

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<19> IRAKURTZAILEARI

arbuia eta ez gaitz erran. Hunetzaz kontent ezpazara, egizu zuk zeure moldera, eta zure herrian usatzen eta segitzen den bezala. Zeren ez naiz ni hargatik bekhaiztuko, eta ez mutturturik gaitzez jarriko. Aitzitik, haur da nik nahi nukeien gauzetarik bat: ene enseiu aphur hunek kilika zinitzan eta gutizia, bertze enseiu hobeago baten egitera eta ene hemengo falten ere erremediatzera. Zeren halatan, ez lizateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi, nola munduak uste baitu eta baitaduka, dela.

Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz dela, eztela jendartean ausart, entregu, bithore eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere, ezpaitakite batzuek nola eskiriba, eta ez nola irakur.

Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzesez edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere; eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak.

11 Eztut liburutto haur letratu handientzat egiten. Eta ez xoil deus eztakitenentzat ere.

Ez eta, eztitut bethiere Eskritura Saindua eta Doktoren erranak ere, hitzez hitz euskarara bihurtzen. Zeren euskara eta bertze hitzkuntzak diferent baitira. Ordea, ezta ez handik