<211>
penitenzia berantkorrak.
Badira zuhaitz batzuk, udaren finean, sasoinetik kanpoan hasten baitira loratzen edo birloratzen. Baina lore hetarik guti lotzen eta itxatxekitzen ohi da; heken fruitutik guti umotzen eta ontzen da; nork nola eztakiela, ihartzen eta iraungitzen ohi dira. Hala dira, bada, bere adinaren finean, eritasunean eta hiltzerakoan, desira onez bethatzen hasten direnak ere. Orduko desira on hek, nahikunde hek, neguko loreak dira, denbora gaitzekoak, sasoinetik kanpokoak, itxatxeki gabe, fruiturik ekharri gabe, desirkundetan ihartzen eta iraungitzen direnak.
§ 4
142 Errege Faraonek, Israeleko semen ondotik, heken hil nahiz, zihoanean, ikhusirik ezen urak hartzera zeramala, erran zuen: Fugiamus Israel: Dominus, enim, pugnat pro eis contra nos (Exod. 14). Dagigun ihes, bihur gaitezin gibelat, eztaidikegu nahi dugunik. Zeren Jainkoa bere alde dute jende hauk. Abiatu zen, bada, gibelat, eman zioen ihesari, baina alferrik, probetxu gutitan, berant orhoitu zen: hura laster, baina ura lasterrago, han bere lagun guztiekin itho eta hondatu zen. Hala gerthatzen