<212>
zaie, bada, komunzki heriotzeko orenean, bere gaixtakerietarik gibelat bihurtu eta ihes egin nahi dutenei ere. Abiatzen dira, egiten dute zenbait enseiu, baina ez asko; flako dira eta, halatan, atzemaiten eta atrapatzen dira.
Joab eta Abner, bi kapitain hek, gerla handia erabili zuten elkharren artean. Eta azkenean, ikhusirik Abnerrek, gaizki zihoakola, benzutu hurran zela, erran zioen Joab bere kontrastari: Num usque internecionem mucro tuus deseviet?(2 Reg. 2). "Zer da haur, Joab, kapitain famatua? Zer egin gogo duzu? Akhabatu nahi othe gaituzu? Asko egin duzu, garaitia baduzu, utzkuzu bizia". Orduan ihardetsi zioen Joabek: Vivit Dominus: si loquutus fuisses mane, recesisset populus. "Promes emaiten deratzut ezen, baldin goizean mintzatu bazina, jendea barraiatuko zela, eta enzuna izanen zinela". Erran bailio bezala: "Eta nola? Egun guztian, orai arteino, ene kontra ibili zara, hartan zeure ahal guztiaz permatu eta enplegatu zara, eta gero orai, arratseon, atrapatu zareneon, gehiago ezin daidizunean, nahi duzu baketu eta adiskidetu? Bada, ez, ez, berandu duzu, alfer mintzo zara, orai ene aldia da, lehen zurea zen bezala". Huna non duzun klarki pintaturik bekhatore bati, bere mende guztian bekhatutan, Jainkoaren kontra gerlan ibilirik, heriotzeko orenean,