Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/210

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<210>

eri zarenean, hiltzerakoan, bekhaturik ere ezin daidikezun denboran, eztitutzu orduan zuk utzten bekhatuak, baina bekhatuek zu utzten zaituzte.

141 Zer esker edo merezimendu uste duzu izanen duzula, ja ezin gehiago daidizunean, eta hiltzera etsitu duzunean, tratu gaixtoen utzteaz, eta batari eta bertzeari, zeure onen utzteaz eta partitzeaz? Zeren berdin ezin eraman zinitzakeien zeurekin. Baldin obra on horiek egin bazinitu osasuna zenduenean, eta zeure burua, hala oneko nola gaixtoko, zeure eskuko zenduenean, badirudi indar gehiago izanen zutela, baliosago izanen zirela, segurantza handi bat emanen zeratzutela, eta zutzaz ongi joanen zela. Baina zeure azken finean, ja ezin gehiago iraun dezakezula ikhusirik eta etsiturik egiten duzun obra onean eta penitenzian, ezta zer sobera fidaturik. Zeren peril baita, ezten orduko obra on hura eta penitenzia behar bezain fin eta egiazko izanen.

Eztagoela, beraz, nehor penitenziarik egin gabe eta bekhatuak utzi gabe, bekhaturik ezin daidikeien denboraraino; eztagoela bortxaren begira: begi bere eginbidea libreki eta borondatez; begi mugaz eta goiz. Zeren San Agustinek dioen bezala: Multos solet serotina paenitentia decipere (August. De vera et falsa paenitencia). Anhitz enganatzen ohi du arratsaldeko urrikimenduak,