Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/207

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<207>

berean: Orabat, autem, hic scelestus Dominum, a quo non esset misericordiam consequuturus. Gaixto hura othoitzez zegokan Jainkoari, baina alferrik, etzuen barkhamendu erdiesteko perilik. Zeren othoitz hek, eta Jainkoaz orhoitze hek, bortxak, heriotzearen beldurrak eragiten baitzerautzan. Pontu hunen gainean erraiten du Soto doktor handi hark: Antiochus propterea non est veniam consequutus, quod paenitentiam non habuit; sed ob id nobis exemplo propositus est, ut admoneamur, dolorem peccatorum, qui ex cruciatibus mortis enascitur, fallacem esse saepissime (Soto, in 4 Sent. dist. 15, q. 3, ar. 6).

Etzuen errege Antiokok barkhamendurik erdietsi, zeren ezpaitzuen behar zen bidean penitenziarik egin. Ordea, hark bere azken finean egin zuen enseiua eta penitenzia itxurapena, ibentzen zaiku geure begion aitzinean exenplotzat eta mirail bezala. Jakin dezagun, eritasunaren eta heriotzearen oinhazetarik eta hersturetarik sortzen den penitenzia, maiz dela alfer, faun, falso, gezurti eta guti balio. Ikhusten duzunean bere mende guztian gaixto izatu den bat, eritu denean eta ja hiltzera etsitu duenean, hasten dela batari eta bertzeari barkhamendu eskatzen, beharrei bere haziendaren partitzen, eta hatsbeherapen handi batzuekin, begiak zerura iraulirik, Jainkoari gomendatzen, eztezazula, ez, hargatik pensa, segur duela halakoak bere salbamendua. Aitzinetik, aitzinetik, eritu baino lehen