Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/208

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<208>

eta heriotzeko hersturan jarri baino lehen, behar da bekhatua utzi eta debozinoa hartu. Zeren bertzela erituz gerozko debozinoan ezta zer fidaturik, ezta segurantzarik. Eritasuneko debozinoa, komunzki, heriotzearen beldurtasunetik heldu da, eta ez Jainkoaganako amoriotik. Eritu ezpazina, lehen bezala, zeure leheneko bekhatuen xisteran, etzauntzan eta tokian egonen zinen.

140 Baldin aitzinetik, eritu baino lehen, bekhatua utzten baduzu, intenzione ona hartzen baduzu, eta ahalez zeure leheneko falten erremediatzen hari zarela, zeure azken eritasunak atrapatzen bazaitu, jakizu ezen orduan, munduko bekhatorerik handiena izan bazara ere, salbatzeko bidean zarela, eta salbatzeko esperantza handi bat ahal dukezula.

Baina bertzela, Jainkoak begira zaitzala, bekhatutan eta bekhatu egiteko gogoan eta borondatean zaudela, zeure azken eritasunak edireitetik. Zeren baldin hala edireiten bazaitu, peril da zeure eritasun hartako kofesatzeak, urrikimenduak, debozinoak, eta egiten ditutzun bertze enseiu guztiek ere, deus guti balioko duten, indar guti izanen duten.

Ez naiz neure burutik mintzo. Hala erraiten du San Agustinek: Agens poenitentiam et reconciliatus cum sanus est et postea bene vivens, securus hinc exit. Agens paenitentiam ad ultimum,