<206>
Ordea, nola hura guztia, beldurrez egiten baitute, eritasuna eta tormenta iragan direnean, iragan dateke heken debozinoa ere, eta handik harat lehen bezain gaixto, edo gaixtoago egiten dira. Halakoei eritasunaren eta tormentaren indarrak gezurra erran arazi deraue, eta prometa arazi konplitzen eztutena.
Garzelean dagoenak egiten duen ordenuak eta testamentuak eztuela deus balio dio legeak (ff. de eo qui metus lausa l. qui in carcere). Ez eta, beraz, eztu deus balioko, eritasunaren eta heriotzearen garzelean eta hersturan dagoenak egiten duen promesak eta penitenziak ere. Zeren hek guztiek dirudite direla bortxaz eginak, eta ez amorioz, eta ez borondatez.
§ 3
139 Erraiten du Eskritura Sainduak, Antioko errege gaixto hark, heriotzeko orenera zenean, urrikimendu handi bat erakutsi zuela, anhitz promes eder egin zuela; hanbat, ezen baitzirudien bere hitzetan saindu bat zela, eta saindu bat bezala mintzo zela, erraiten zuela bertze anhitz gauzaren artean: Iustum est subditum esse Deo, et mortalem non paria Deo sentire (2 Machab.) </ref> Justu da eta arrazoin, Jainkoari errendaturik egoitea, eta gizonak Jainkoaren berdin bere buruaren ez edukitzea.
Eta, guztiarekin ere, hunela mintzo bazen ere, erraiten du Eskritura Sainduak berak lekhu