<188>
Jondone Paulok presuna zaharrak: Tanto magis quanto videritis appropinquantem diem (Hebr. 10). Zenbatenaz eta ikhusten baituzue zeuen azken eguna hurbiltzenago zaitzuela, hanbatenaz lasterrago abia, hanbatenaz permago eta lehiago zaitezte. Begirautzue orduan zabartzetik, nagitzetik eta ezansiatzetik. Zeren orduan da mena, orduan da mina, orduan da azken adina, eta peril guztien gaineko perila. Eta, nola hanbatik hanbatean, ederrago baitzaitza Jainkoari gaztetasuneko zerbitzuak eta obra onak, zahartasunekoak baino; hala, bertze aldera zaitza halaber itsusiago eta gaitziago, zahartasuneko faltak eta huts eginak, gaztetasunekoak baino. Zeren zahartasunekoak ezpaitira jakin gabez, inorantziaz edo esperientzia faltaz eginak, baina bai maliziaz, gaixtakeriaz eta gogoan deliberaturik, begiak itsuturik bezala akometatuak eta obratuak.
Ezta pontu hunetara gaixki heldu Spiritu Sainduak dioena: Tres species odivit anima mea et aggravor valde animae illorum: pauperem superbum, et divitem mendacem, et senem fatuum et insensatum (Eccles. 25). Hirur bekhatu edo bekhatore suerte gaitzesteintut, eta zaizkit bertze guztien gainetik itsusi: probe urguilua, aberats gezurtia eta zahar erho zentzugabea, edo zahar amurusa.
128 Konsideratzekoak dira hitz hauk, jakin dezagun