Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/187

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<187>

donua eta dohaina da. Zeren Jondone Paulok dioen bezala: Licet is qui foris est noster homo corrumpatur, is autem qui intus est renovabitur de die in diem (Icor. 4). Gure gorputz haur, arimaren kanpoko eta gaineko estalki haur, zahartzeaz higatzen eta desegiten bada ere, ordea, barrena, arima, hobetzen eta erraberritzen da. Presuna zaharrak nola ja berak frogatuz eta esperientziaz ere baitaki munduko erhokerien eta joan-ethorrien berri, ordu du gaztetasuneko mainen eta tornuen utzteko, eta bere buruari akhordatzeko eta ohartzeko. Baina gaztea perilos da. Eta, halatan, errege Dabitek erraiten zioen Jainkoari: Ne revoces me in dimidio dierum meorum (Psal. 101). "Ez nazazula dei neure egunen erdian. Utz nazazu zahartzera, umotzera, urdintzera eta azken adinera heltzera." Zahartasuna bertze anhitz gauzatako ere bai, baina guztien gainetik emaiten da, gaztetasuneko falteen erremediatzeko. Eta hartarakotzat, hartaraz gero, leheneko odol beroa hotzten da, sosegua ethortzen da, eta batere adimendurik duena, ethorkizunean pensatzen jartzen da. Den presunarik lazoenak eta antsikabenak ere arratsean etxeko atheak hersteintu; portaleen mugan hirietan munduak laster egiten du; ardiak ilhuntzerakoan fitetzago jaten du; zisneak hiltzerakoan bere kantua erredoblatzen du. Hala dagitela konseilatzeintu