<186>
nehoiz baino; ordea, hura da, bidea iraganik, etxean egon behar lukeienean, abiatzea, handituegirik aprendizkoan jartzea, urdindurik eskolara joaitea. Eta hauk guztiok dira itsusi, sasoinetik kanpoan eta muga gaitzean.
Gazte denboran ibili zinen gazte antzu, arintki, debozino gutirekin, bethi prometatzen zenduela, eta gogoan erabiltzen, zahartzean mirakuilu eginen zenduela, orduan saindutuko zinela. Bada orai zahartu zara, zeure promesen eta hitz handien ephean eta mugan zara. Baina zuk orai ere itzurpideak bilhatzeintuzu, luzamenduak edireiteintutzu, eta azken adinean zarela guti konsideraturik, lehenbizikoan baitzina bezala gobernatzen zara. Etzuen hala egiten Senekak, jentil bazen ere, erraiten zuenean: Ante senectutem curavi ut bene viverem; in senectute ut bene morerer (Senec. Epi. 6). Zahartzeko aitzinean enseiatu nintzen ongi bizitzera, eta zahartzean ongi hiltzera. Gaztean bizitzeaz eduki nuen kontu, eta zahartzean hiltzeaz; zahartuz gero utzi behar da bizitzea eta bizitzeko gogoa, heriotzearekin behar da iharduki, eta hartako bere ahal guztiaz prestatu.
§ 1
127 Zahartzea, sentontzea, urthe anhitzez bizitzea, bere egitez on da, Jainkoaren