<185>
hartzen ontasunean enplegatzen diren urtheak baizen, halatan erraiten da urthe batetako haurra zela Saul, errege sarthu zenean, eta bi urthez egon zela barren hartan, eta ez gehiago. Zeren ezpaitzen bi urthez baizen bekhaturik egin gabe egotu.
Erraiten du Senekak: Quidam tunc vivere incipiunt, cum desinendum est. Si hoc iudicas mirum, adiiciam quod magis admireris: Quidam ante vivere desierunt quam inciperent (Senec. Epis. 23). Jende batzuk hasten dira bizitzen, bizitzetik gelditu behar denean; eta baldin hunetzaz miretsten baduzu, erranen deratzut are miretsikoago duzuna: bertze batzuk bizitzen hasi baino lehen, gelditzen dira bizitzetik. Zeren obra onen egiten hasi baino lehen akhabatzen baitzaie bere bizia. Quid est, autem, turpius quam senex vivere incipiens?, dio halaber Senekak (Senec. Epis. 13). Zer da gauza itsusiagorik, bizitzen hasten den zaharra baino? Lehen behar da lehen hasi, lehen behar da ikhasi. Eta nola zaharra ezin has baititeke bizitzen, segur da obrez mintzo dela Seneka lekhu hunetan, eta ez adinaz.
126 Itsusi da zahartzeraino Jainkoaren zerbitzatzen ez hastea, itsusiago orduan ere ez hastea, eta guztietako itsusiena eta gaixtoena, orduan gaixtakeriari berriro lotzea eta malizian barrenago sartzea. Batzuk zahartzean hasten dira prestutzen eta berthuteari jarraitkitzen; eta hobe da orduan ere, ez