Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/184

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<184>

manaiu aphurra dela? Eta adin hark bere denboran egiten dituen falten ere erremediatzen egitekorik asko izanen duela? Beraz, hunelatan, gaztedanik behar da Jainkoa zerbitzatu, penitenziatan enplegatu, bekhatuetarik apartatu, eta ez gerotik gerora, gaztetik zahartzera, luzatu.


Zahartzean ere penitenziarik egiten eztuenaz


Kap. XIV


125 Erraiten du Eskritura Sainduak: Filius unius anni erat Saul cum regnare caepisset; duobus autem annis regnavit super Hierusalem (Reg. 13). Urthe batetako haurra zen Saul, erregetu zenean, eta bi urthez izan zen errege Jerusalemeren gainean.

Ordea, nolatan ahal dateke haur hunela? Zeren segur da urthe bat baino gehiago zuela Saulek erregetu zenean, eta halaber bi urthe baino gehiago egon zela bere erregetasunean. Egia da, hala da. Ordea, nola hastean baitzen malizia gabe, urthe batetako haurraren pare, eta egoitza hartan iraun baitzuen bi urthez, eta ez gehiago; eta Jainkoaren alderakotzat, ezpaitira kontutan