Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/183

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<183>

besarka dezan? Bere konpainian eta lorian errezibi dezan? Hoberena behar duenari, eta onik baizen hartzen eztuenari, nahi zeneraukaio zuk gaixtoena bulkhatu?

Eta gaixto hura, zahar, itsu, maingu, hebain, eri hura har baleza ere Jainko miserikordiosak, ez lizateke, ez, guztiarekin ere halakoa egiteko gabe. Zeren, non da bekhatuagatik egin behar den deskargua eta pagamendua? Nolatan zahartzean, hain denbora laburrean eta adin flakoan eta erbalean, pagatuko eta satisfatuko du, hanbat bekhaturen zorra eta obligazinoa? Hargatik erraiten du San Agustinek: Qui sero paenitet, non evadet ignem purgatorii (August. De vera et falsa paeniten., cap. 18, tom. 4). Beranduraino penitenziarik egiten eztuenak, zahartzeraino Jainkoagana itzultzen eztenak, peril du hoberenaz ere, purgatorioetan luzaro egon beharko duen, hara gabe eskapatuko ezten, lehenbiziko urthean zamarrik edo arropa forraturik beharko eztuen.

Zeren Klimako sainduak dioen bezala, balentia handia da egunean eguneko deskarguaren egitea (Climac. Scala, 8 in fine). Eta badio San Mateok ere: Sufficit diei malitia sua (Math. 6). Egunak berak du bere buruarekin egitekorik asko.

Nola nahitutzu, bada, zuk, hanbat egunetako eta denboratako, gaztetasun guztiko bekhatuak, zorrak eta egitekoak elkhargana bildu eta guztiak zahar denborako begiratu eta eduki? Eztakusazu zahartzeko manaiua,