<170>
aparta, ez gehiago hetara, eta ez bertze halakoetara itzul. Halatan denbora iragana, hain gauza handia eta baliosa, gerotik gerora ibiltzeaz galdu duguna, erremedia ahal ditekeien moldean erremediatuko, koberatuko eta erdietsiko dugu.
Gaztetik zahartzera penitenzia luzatzen duenaz
Kap. XIII
115 Erraiten du Spiritu Sainduak: Memento creatoris tui in diebus iuventutis tuae, antequam veniat tempus afflictionis tuae et appropinquent anni de quibus dicas "non mihi placent" (Eccles. 12). Orhoit zaitezi zeure Jaungoikoaz zeure gazte denboran, zahartzeko peneetara baino lehen, eta hurbildu gabe urthe hek, zeinengatik datozinean erranen baituzu: "Eztira ene gogarako". Gazte zareino, ahala eta indarra duzuino, trabaila zaite, orduan eskuei eragiezu. Zeren zahartuz gero, zahartzeak berak emanen deratzu egitekorik asko.
Hanbatik hanbatean, ederrago zaitza Jainkoari gaztetasuneko obra onak, zahartasunekoak baino. Zeren gaztetasunekoak bere egitez hobeago eta ederrago baitira. Manatzen