<171>
zuen Jainkoak Lege Zaharrean, fruitu guztietarik primizia eman ziazotela, guztietarik parte bat, eta parterik hoberena, prinzipalena eta estimatuena, nola komunzki ohi baita lehenbizikoa, oferenda ziazotela. Manatzen zuen, halaber, Jainkoak berak, usoetarik, ez uso handiak, baina usakumeak ekhar ziatzotela. Gazteak nahi zituen, eta ez zaharrak. Zeren usoak zenbatenaz gazteago, hanbatenaz dira hobeago, gozoago eta zaphoretsuago. Hala dira, bada, halaber gaztetasuneko obra onak ere, zahartasunekoak baino gaiago eta baliosago. Eta halatan da gure Jainkoa ere hetarik gutiziosago, desirosago eta zaleago. Hala erraiten du Mikeas profetaren zazpigarren kapituluan: Praecocas ficus desideravit anima mea (Miche.). Goiz ontzen diren fikoak, desiratzen zituen ene arimak. Presuna gazteen lehenbiziko obra on hek nahi nituzke, hetarik naiz zale eta gura, hek zaizkit on, gozo eta ezti.
Hargatik da teologoen errana, gizona adimendura heltzen den bezain sarri, pontu berean obligatu dela bihotzaren Jainkoagana ailtxatzera, haren manamenduen konplitzeko gogo hartzera, eta arrazoin naturalaren arauaz bedere bizitzera.
116 Pintatzaile batek egin baleza imajina eder bat alde guztiz konplitua eta abantailatua: