<169>
eta halatan erremediatzen eta estaltzen zeure leheneko falta eta alferkeria. Bada, molde hunetan berean guk ere geure denbora, hunerainokoan alferkerian eta gaixtakerian gaizki enplegatu duguna, orai ontasunean doblatuz eta laster eginez behar dugu koberatu eta erdietsi. Hala erraiten da ardiak ere arratsaldean, fitetzago janez, bere goizeko guti jana erdiesten duela. Halatan mahastiaren jabeak ere, arratsaldean trabailatzen hasi zirenei eman zerauen hanbat jornal eta alokairu, nola goizetik trabailatu zirenei. Zeren arratsaldean hasi zirenak, hain zinez eta gogotik harizan ziren, non hek denbora gutiz, bertzek anhitzez bezanbat egin baitzuten.
Bada, haur beror egin behar dugu guk ere orai arratsaldeon, zahartzeon, geure egunon akhabatzeon. Orai baitakusagu ezen ja adinaren arauaz, heriotzeko portura hurbiltzen garela, hemengoaz egin hurran dugula. Orai, bada, orai behar dugu permatu; orai behar derauegu eskuei eragin. Orai nori berea errenda, orai etsaigoatik iltki. Orai ethorkizunean pensa. Orai zin-zinez, bihotzezko urrikimendu batekin eta gehiago ez egiteko borondatearekin, aitzinetik konzientzia ongi iratiorik eta examinaturik, osoki eta egiazki kofesa; kofesatu ondoan, leheneko okhasinoetarik