Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/168

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<168>

genduena, eskuetarik joan zeikuna, erdietsten dugu, orduko plazeren ordain, orai desplazer dobleak hartzen ditugunean; orduan egin behar ginituen ongiak, eta orai egin behar ditugunak, orai egiten ditugunean. Haur da San Tomasek ere satisfazioneaz mintzo dela erraiten duena: Quamvis homo non possit tempus praeteritum recuperare, potest, tamen, recompensare illud quod in praeterito fecisse debuisset (S. Thom., in additio q. 15, ar. 1 ad 4). Gizonak denbora iragana ezin kobera badezake ere, eta ez bihur, ordea, erremedia dezake iraganeko falta, iraganean egin behar zuen ongia, egiten duela ethorkizunean. Baldin iraganean meza bat enzun behar bazenduen, eta ez hura enzun, kofesa hartako bekhatua, eta gero ethorkizunean dobla, enzun bia. Baldin iraganean egun batez barurtu behar bazenduen, eta ez barurtu: lehenik kofesa hartako bekhatua, eta gero ethorkizunean dobla, barur bi egunez. Halatan, denbora iragan gaizki enplegatua, egin ahal ditekeien moldean reskatatzen, koberatzen eta erremediatzen da.

114 Bi orenen bidea iragaiteko duzunean, eta oren hetarik bata alferkerian, jan-edanean eta arloterian iragan duzunean, zer erremedio, zeure bidearen mugaz eta ilhundu gabe erdiesteko? Gerthatu zaitzun faltaren estaltzeko? Zer? Gelditzen zaitzun oren hartan, hain zinez eta laster abiatzen zara, non bi orenen bidea, batez egiten baituzu,