<166>
dimidiant dies suos, eztituzte nehoiz ere erdizkatzen bere egunak. Zeren hala zahartzean nola gaztean, arront baitira bat, bethiere baitira maliziaz eta gaixtakeriaz orobat. Eta halako hek ikhusten dutenean bere egunak laburtu hurran zaiztela, heriotzera hurbiltzen direla, kontu eman behar dutela: orduan, pagatzaile gaixtoek egiten dutena, eskatuko dira ephe eta luzamendu gehiago. In die redditionis postulabit tempus (Eccles. 29). Ordea, nola iraganaz kontu xarra eman baitukete, eztira enzunak izanen; etzaie heken promesei sinhesterik emanen, ezta heken erranetan nehor gehiago fidatuko. Hala erran zuen aingiruak ere, gainekoaz zin eginik, etzela izanen gehiago denborarik, akhabatuko zirela geroko gero guztiak. Iuravit per viventem in saecula, quia non erit tempus (Apocal. 10).
Egin ahal dezakegu nahi bezanbat edo ahal bezanbat enseiu eta itzulinguru, baina azkenean ere, ezin ihesik daidikegun denborara eta pontura herstu eta bildu beharko dugu. Hala, kontatzen du San Gregoriok, ezen Krisaorio zeritzan gizon gaixto batek, bere azken orenera zenean, munduan egin ahal zitzan othoitz guztiak eginagatik, ezin erdietsi zuela biharamuneko luzamendua. Caepit magnis vocibus clamare, "inducias vel usque mane, inducias vel usque mane"; sed, cum clamaret, in istis suis vocibus de habitaculo suae