Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/160

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<160>

ponat, qui diem estimet? "Nor emanen derautazu —galdegiten du Senekak—, denborari prezio dioenik? Eguna merezi bezala estimatzen duenik?". Fitsaren berdin, ezdeusen pare dadukagu denbora. Badirudi trabatzen gaituela anhitzetan ere, ezpagendu nahi gendukeiela, ez jakinez zertan iragan gabiltzala. Oren batean garenean, bigarrenean bagina desiratzen dugula. Erran behar da aberats garela, munduan den gauzarik aberatsena eta baliosena, hain frankoki derabilagunean. Bada, ala zuk eta nik ere, denboraren galtze hunetzaz, probetxatu gabe iragaitera utzteaz, kontu hertsia eman beharko baitiogu Jainkoari!

Hirur moldez erran ahal diteke galtzen dela denbora. Lehenbizikoa, bekhatu egiteaz eta bekhatutan egoiteaz. Bekhatu egiten hari zarela eta eginez gero hetan zaudela iragaiten zaitzun denbora, emazu galdutzat. Denbora hark eztu deus balio zuretzat. Aitzitik, hartan zeure arima eta arimako on guztiak, eta komunzki gorputzekoak ere, galtzeintutzu, ura behera bezala egotzteintuzu. Denbora hura da denborarik galduena, eta galgarriena.


108 Bigarrena, galtzen da denbora, gogoeta erho, bano, deus balio eztuten batzuetan egoiteaz. Zerori bakharrik alfer, aise, egitekorik gabe, ongi jana eta hobeki edana