<159>
Zeren Jainkoak behatzen badu ere iragaiten dugun penara, ordea, areago behatzen du hartako borondatera. Beraz, orai pena, orai barur, zilizioa har. Zeren oraiko pena ttipiak, gerok libreki geure borondatez hartzen dugunak, gehiago balioko du, purgatorioetako edo eritasuneko pena handiak baino. Eta, hala, badirudi ezen purgatorioetan daudenek, eztutela deusez ere hanbat damu eta atsekabe izanen, nola denboraren galduaz, gaizki enplegatuaz eta bere buruen bere borondatez, aphur bat bedere, ez penatuaz. Arrazoinekin erraiten du San Krisostomok: Neque intelligis omnia potius esse amittenda quam tempus. Aurum amittis? potest recuperari. Amissum tempus, difficulter (Chris. Hom. 57 in cap. 9 Ioan., tom. 3). Eztuzu aditzen, bertze gauza guztiak lehen utzi behar direla galtzera, denbora baino. Zeren urrea eta zilharra kobera ditezke galduagatik, baina ez denbora.
§ 2
107 Nihil praetiosius tempore; et, heu! nihil eo vilius invenitur, dio San Bernardok (Bernard. Ad scolast.). Ezta munduan gauza preziatuagorik denbora baino; ordea, ai, ezta egungo egunean gauza eztheusagorik edireiten. Eztugu deusez ere hain kontu guti egiten, nola denboraz.
Quem mihi dabis, qui aliquod praetium tempori