Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/161

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<161>

zaudenean, eta guztiz ere ohean loz aserik ardurarik gabe zauntzanean, egiten duzu zeure baithan barrena mila pensu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu. Egiten zara Aita Saindu, egiten zara errege, aberatsten zara, egiten duzu anhitz balentia. Ethortzen zaitzu joko eder bat, irabazten duzu. Finean, erabiltzeintuzu zeure gogoan, hala balira nahi zendukeien gauza batzuk. Eta sekulan hala izanen ezpadira ere, eta eztirela izanen badakizu ere, guztiarekin ere, hala pensatzeaz beraz ere, gogoeta erho hetan egoiteaz, atsegin hartzen duzu. Eta, bitartean, eztuzu konsideratzen zuk handik atheratzen duzun probetxua denboraren galtzea dela, eta ez bertzerik.

Hirurgarrena, galtzen da denbora gorputzaren plazeretan ibiltzeaz. Erraiten duzu: "Dezagun denbora iragan, gaitezin joka, gaitezin dantza eta dosta". Eta etzaitzu gogoratzen bitartean denbora galtzen duzula. Bada, erraiten du San Bernardok: Omne tempus in quo de Deo non cogitas, hoc te computes perdidisse (Bernard. in Medit., cap. 6). Jainkoa baithan pensatzen eztuzula iragan zaitzun denbora guztia, egizu kontu galdu duzula. Hala erraiten du San Jeronimok ere: Omne tempus in quo meliorasse non senseris, aestima perdidisse (Hieron. Ad Eustho.). Hobetu zarenz sentitu gabe eta zerbait ontasun egin gabe iragaiten zaitzun denbora, estima ezazu galdu duzula. Ezta asko