Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/143

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<143>

gehiago, baldin hek bezala bizitzen bazara, ez hek bezala haratzeko, edo handik eskapatzeko? Eta baldin Jainkoaren miserikordian fidatzen bazara, eztuzu uste, orai ifernuan diren hek ere, bere denboran fidatzen zirela? Jakizu ezen miserikordiak justuei loria bezala, justiziak ere gaixtoei ifernua emaiten derauela.


§ 3


94 Zeren Jainkoa den bihotzbera eta miserikordios, ezta, ez, hunetarik hartu behar okhasinorik, eta ez eskudantziarik, bekhatu gehiago egiteko. Zeren haur lizateke kontrapozoinaren pozoin egitea; Jainkoaren miserikordiaz eta ontasunaz kontrara usatzea; eta bai miserikordiarik ezten lekhuan ere oinen permatzeko perilean jartzea. Badira bisera batzuk, begi-orde thailu batzuk, zeinek gauzak diren baino handiago iduri arazitzen baitituzte. Eta gertha ditekeien kasua da, halako biserekin zubi batetarik iragaiten zarela, zubia den baino handiago iduriturik, eta zubirik ezten lekhuan oinak emanik, eror baitzindezke zubi azpiko hosinera, eta han itho eta honda. Bada, zeruko loriara iragaiteko zubia, miserikordia da; eta baldin miserikordiaren zubi hunetarik iragan nahi baduzu zuk ausartkiegi, fidatukiegi, esperantza erho baten biserak jauntzirik, eta iduriturik