Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/144

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<144>

ezen, zeren zaren giristino, eta Jainkoa ere den miserikordios, hargatik beragatik ere salbatuko zarela, engana ahal zindezke eta miserikordiaren zubirik ezten lekhuan esperantzaren oinak ibenirik, justiziaren hosinean eror ahal zindezke. Zeren Jainkoaren miserikordia infinituki handi izanagatik, ezta, ez, aditzen, eta ez handik segitzen, handitasun hark zuri bekhatu egiteko okhasinorik eman behar deratzula. Non sic est Deus misericors, ut sit iniustus, dio San Augustinek (August. in Psalm. 39). Ezta Jainkoa halako moldez miserikordios, non justiziari bidegaberik egin diazon.

95 Badio, halaber, San Agustinek: Puniamus nostra peccata, si quaerimus misericordiam Dei. Non potest Deus misereri omnium operantium iniquitatem, quasi blandiens peccatis et non erradicans peccata (August. in Psalm. 58). Gaztiga ditzagun geure bekhatuak, dagigun hetzaz penitenzia, baldin nahi badugu erdietsi Jainkoaren miserikordia. Zeren Jainkoak ezin barkha diazaio bekhatoreari, bekhatutan dagoeino, hetan atsegin hartzen dueino, hetarik apartatzera delibera arteino. Ezta Jainkoaren miserikordia hain aitzina heltzen, eta ez hedatzen. Eta ez hedatze haur, gauzaren ezinkizunetik heldu da, eta ez miserikordiaren eskastasunetik. Ezta erraiten miserikordios dela Jainkoa, zeren bekhatutan dabilanari, hala dabilaino eta ibiltzeko gogo dueino, lausengatzen eta