<142>
bezala bizitzen denik? Behar den bidean Jainkoa laudatzen eta zerbitzatzen duenik? Haren manamendu sainduak begiratzen dituenik? Edo bere nahikunde gaixto baten konplitzetik Jainkoagatik gibelatzen denik? Othe da munduan bat ere halakorik?
Bai, bada zenbait, zeren Eliza ezin dateke gabe. Ordea, guti. Eta halatan, Eskritura Sainduan konparatzen dira giristino onak harri preziatuekin, aditzera emaiteagatik harri preziatu bezala giristino on ere guti dela; batak bezain bertzeak direla gaitz edireiten. Eta nola bertze harrietarik baita preziatuetarik baino frankoago, hala dela, halaber, kondenatuetarik ere salbatuetarik baino gehiago. Salomonek dioen bezala: Stultorum infinitus est numerus. Erhoen kontua infinitu da, infinituki anhitz kondenatzen da.
Bada, baldin anhitz kondenatzen bada, are giristinoetarik ere, zergatik zu ere, giristino izanagatik ere, etzara beldur izanen kondenatuetarik bat gertha zaitezin? Orainokoan, anhitz egotzi du Jainkoak ifernura; zergatik, bada, etzaitu zu ere egotziko, baldin egotzi dituen hek bezala bizitzen bazara? Uste duzu zuretzat lege berri bat jarriko dela? Uste duzu, Jainkoa han goitian zu gabe ezin iragan ditekeiela? Edo zu ez haratzeaz bere loriatik galduko duela? Zer burupe, zer pribilegio edo abantail duzu zuk orai, ifernuan daudenek bere denboran zuten baino