Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/140

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<140>

gaitzetsienik; eta gorena beherenik. Halako suertez non Esaias profetak, hain jautsapen handiaz miretsirik, galdegiten baitio Luzifer berari: Quomodo cecidisti, Lucifer, qui mane oriebaris? (Isai. 14). Nola erori zinen, Luzifer? Nola erori zinen artizarra, goizean goiz, oilaritean sortzen eta ilkitzen ohi zinena? Hain gora zeneundezina? Handia eta izigarria izan zen, zeruan justiziak egin zuen kolpe hura.

Baina egin zuen lurrean ere bertze bat, ez bere arauaz atseginagoa, baldin erremediorik ordenatu ezpalitzaika, zein baita Adanen bekhatuari eman zeikan gaztigua. Zeruan Luziferrek berak bedere egin zuen bekhatu; eta ezta miretsteko nor bere bekhatuagatik penatzea. Baina lurrean bertzeren bekhatuagatik, Adanenagatik, haren ondoko guztiak, are sorthu baino lehen, bere amaren sabelean pitzten diren pontuan, diren bekhatore eta hobenduri: eta hanbat urtheren buruan eztakion ahantz Jainkoari bekhatu hura, nork eztu miretsiko? Zer ahal dateke justizia bortitzagorik?

Miserikordios da Jainkoa, eta bere miserikordia guztiarekin, beha dagoka ifernuan dagoen bati; ikhusten du, eta ikhusiko du, nola mila urthez, eta hamar milaz penatzen den. Eta guztiarekin ere, hala ikhusiagatik ere, han bere lekhuan utzten du. Etzaika batere bihotzik hautsten: etzaika batere hala