Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/138

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<138>

jatea da.

Ne dicas "miseratio Dei magna est; multitudinis peccatorum meorum miserebitur"; misericordia, enim, et ira cito ab illo proximant (Eccles. 5). Ezterrazula miserikordios dela Jainkoa, eta zeure bekhatu guztiak barkhatuko derauzkitzula. Zeren miserikordia eta justizia hurbil dagotza Jainkoari, eta elkharri, eta justiziak bekhatoretara daduka begia. Miserikordiaren eztitasunari behatzen diozun bezala, behatu behar diozu justiziaren garratztasunari ere. Zeren Jainkoa hain da justiziati nola miserikordios. Miserikordia eta justizia, berdin dira pisuan, berdin dira balantzan.

91 Egia da, San Tomasek dioen bezala: Magis proprium est Deo misereri et parcere quam punire, propter eius bonitatem infinitam; illud, enim, secundum se Deo convenit; hoc, autem, secundum nostra peccata (S. Tho. 22, q. 21, ar. 2). Plazentago eta laketago zaika Jainkoari miserikordia, justizia baino, eta bai barkhatzea ere, gaztigatzea baino. Eta, halatan, usatzen du anhitzetan ere bere miserikordiaz, guk merezi gaberik, bere ontasunagatik beragatik; baina ez justiziaz, eztu behin ere usatzen, guk lehenik geure bekhatuez hartara behartu gabe. Ordea, izaiteaz denaz bezanbatean, bada Jainkoa baithan hanbat justizia, nola miserikordia. Nola ageriko baita bertze munduan, hemengo denbora miserikordiazko haur iragan dadinean. Hargatik