Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/137

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<137>

derizku, bereak, bere odolaz erosiak gaitu; men-menera gaitezinean eztiazaigu falta: beraz, har dezakegu esku eta lizentzia zenbait bekhaturen egiteko. Erran behar da miserikordios dela Jainkoa, hunelako ahapaldiak, hunein itsusiak pairatzen dituenean.


§ 1


90 San Basiliok bertze hitzkuntza batez usatzen du gauza hunetzaz mintzo denean, erraiten duela: Nam et ille misericordiam cum iuditio exibet, qui in pondere, numero et mensura admetitur cuiusque merita et appendit (Basi. Hom. super Psal. 32). Eztadila nehor Jainkoaren miserikordian sobera fida. Zeren nola Jaungoikoak gure obra guztiak kontuan, pisuan eta neurrian kontatzen, pisatzen eta neurtzen baititu: hala bere miserikordiaz ere, kontuz, pisuz eta neurriz, justiziaren arauaz usatzen du. Mel invenisti? comede quod sufficit tibi, ne forte, satiatus, evomas illud, dio Spiritu Sainduak (Prov. 25). Ediren duzu eztia, jan ezazu, bada, neurriz, asko duzun bezainbertze, eta ez gehiago, aseegirik okha eztagizun, ahotik bihur eztezazun.

Justizia min da, eta garratz, eta miserikordia gozo eta ezti. Ordea, ezti hartarik, ezti izanagatik, ezta sobera jan behar, ezta miserikordiaren eztitasunean fidaturik bekhaturik egin behar. Zeren hala egitea, ezti sobera