Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/136

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<136>

alfer gertha ditezin nahiko, etzaitu galtzera utziko. Egotz ezazu, beraz, zeure burua, egizu bekhatu, fida zaitezi, etzarela deusen beldur.

Haur da deabruaren hitzkuntza, haren eskolan irakurtua, han ereina eta handik banatua. Jainkoaren miserikordiatik, ontasunetik, eta Pasione sainduaren meritutik eta baliostasunetik, nahi duzu hartu okhasino eta ausartzia bekhatu egiteko, eta bekhatutan egoiteko. Hain da itsustasun eta itsutasun handia eta jende galduen kontua haur, ezen gure Salbatzailea arrenkuratu ezpazen ere bere heriotze penatuaz eta desohorezkoaz, arrenkuratu eta sentikortu baitzen bidegabe hunetzaz, erraiten zuela: Supra dorsum meum fabricaverunt peccatores, prolongaverunt iniquitatem suam (Psal. 128). Ene sorbalden gainean egin zuten egur bekhatoreek, han bere gaixtakeria hedatu, luzatu eta zabaldu zuten. Erran nahi du: Gaixtoek bere gaixtakerien egiteko, eta hetan luzaro egoiteko, hartzen dituzte zimendutzat eta okhasinotzat, nik neure sorbalden gainean errezibitu nituen azoteak, kolpeak, penak eta oinhazeak. Eta hetan fidaturik, hetan esperantzaturik eta kontu eginik, berdin nik hekengatik pagatu nuela, ausartzen dira bekhatu egitera eta bekhatutan egoitera, erraiten dutela: "Miserikordios da Jainkoa, maite gaitu, on