Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/135

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<135>

aldean. Eta hala erraiten denean anhitz direla deituak eta gutiak hautatuak, aditzen da jentilak, mairuak, turkoak, juduak, luterak eta munduko bertze guztiak direla deituak. Baina gutiak, giristinoak berak hautatuak, eta ez bertzerik.

Hunela dio San Augustinek, erraiten dutela jende suerte batzuek. Baina parterik gehienean erraiten dute gaizki eta gaixtoki. Minzatze molde haur, gure etsai gaixtoaren buruan pensatua da, eta handik iltkia. Zeren orai, Jaungoikoak heriotze errezibituz gero, errazago bada ere salbatzea, eta bekhatuetarik ilkitzea lehen baino. Ordea, orai ere iltki behar da, ezta erraztasun haren esperantzan bekhatutan egon behar.

89 Nola etsai gaixtoak gure Jainkoari berari, tenploaren gainera tentatzera eraman zuenean, erran baitzioen: Mitte te deorsum (Mathi.), egotz zezala handik behera bere burua; zeren berdin aingiruek jasanen zutela, min hartzetik begiratuko zutela. Hala erraiten deratzu zuri ere orai. Egotzazu zeure burua gogoan darabilazun bekhatu horretan, obra ezazu, zeure desira konpli ezazu, etzaitzala deusek ere gibela. Zeren berdin, nola Jainkoa baita hain on eta miserikordios, etzaitzu urrikituko, etzaitzu kalterik ethorriko. Zuregatik bizia eman zuenak, hanbat pena eta trabailu iragan zuenak, eztu ez, hek guztiak