<127>
onez, neurria betherik, azkenean zeruko loria erdiets dezakegun bezala.
Anhitz balio duela Jainkoaren miserikordiak; eta nola behar den hartan fidatu
Kap. X
84 Erraiten du San Tomasek: Fiducia est spes roborata ex aliqua firma opinione (S. Thom. 1 p., q. 129, ar. 6 in corpo. et ad 3). Fidanzia da esperantza bat bortitztua, indarztatua eta, ustez, ongi finkatua eta seguratua. Duzunean adiskide bat aberatsa, botheretsua, eta zeure egiteko guztietan bethiere fin eta leial frogatua: halakoaren hitza dirutzat hartzen duzu, eskentzea emaitea bezanbat zaitzu; haren promesetan, kheinuetan eta are aieruetan ere, fidantzia handia dadukazu. Beraz, hunelatan, arrazoinekin edukiko dugu guk ere fidantzia handia eta esperantza beroa geure Jainkoa baithan eta haren miserikordian. Zeren han edirenen ditugu, are abantailatuki, fidatzeko eta esperantza izaiteko, ahal diratekeien segurantza guztiak.
Lehenbizikorik, hura da gure adiskide, eta hain adiskide, non zerutik lurrera jautsirik,