<126>
duzu, eta bethiere gero onduko zarela, eta zure neurria eztela oraino betheko erraiten duzu.
Ordea, zer izanen da, zure gero hura heldu gabe, zure bekhatuen kontua bere kontura hel badadi? Eta zure bizia ere akhaba badadi?
Konsiderazino haur beror, bertzerik gabe, asko behar lizateke, ez gehiago gerotik gerora ibiltzeko; edo bai, behintzat, bekhatu baten egitera zohazinean, haren egitetik ixtitzeko eta gibelatzeko. Zeren pensatu behar zenduke ezen, egitera zoazin bekhatu hura, dela benturaz, zure azken bekhatua, eta hartzaz zuk zeure neurria bethatzen duzula, zeren etzara segur.
Anhitz bekhatu egin duzu orainokoan eta, guztiarekin ere, utzten zaitu oraino Jainkoak, igurikitzen deratzu. Beraz, esperantza ahal dukezu, eztuzula oraino neurria bethe. Ordea, betha dezakezu lehenbiziko eginen duzunaz; beraz, haren egitetik behar duzu begiratu.
Eta hala, bira iraganak iragan, hek ahalik eta hobekiena erremedia ditzagun, eta aitzinerat gehiago egitetik ahalez begira gaitezin. Bethiere pontu haur, neurriaren bethatzeko peril haur gogoan edukitzen dugula. Eta bizitzen garela, ez bekhatuz eta gaixtakeriaz, baina ontasunez eta obra