Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/125

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<125>

gehiago iguriki gabe, zerutik su bat igorririk erre zituen. Zeren ja ordukotzat neurria bethe baitzuten. Eta hunen gainean erraiten du San Agustinek: Quo exemplo manifeste instruimur, singulos, secundum peccatorum suorum plenitudinem consumari, et tandiu ut convertantur sustinere, quamdiu cumulum suorum, non habuerint, delictorum, consumatum (Vide Aug. De vita christiana, tomo 9). Exenplo hunetzaz emaiten zaiku aditzera, eta erakusten klarki, batbederari, bere bekhatuak bethe dituenean, bethatzen zaitzala bere egunak ere: denbora hartaraino igurikitzen zaikala, eta ez gehiago.

83 Eta baldin orainokoan erran ditugun gauza hauk guztiok egiak badira, nola baitira egiak; baldin Jainkoak deliberatua badaduka igurikitzeko neurria betha arteino, eta ez gehiago: Zertan pensatzen othe duzu zuk, orainokoan ere, buruan ile duzun baino bekhatu gehiago egin duzunorrek? Zer dakizu hurran lehenbiziko eginen duzunaz, zuk zeure neurria bethatzen duzunz? Kontua konplitzen duzunz? Zer dakizu lehenbiziko eginen duzun bekhatuaren begira dagoenz Jainkoa, zure egunen akhabatzeko eta mundutik atheratzeko? Konsideratzekoa, eta bethi ere gogoan edukitzeko pontua da haur. Baina zuk pontu hunez eta bertze hunelakoez ere kontu guti eginik, zeure gero hartara laster egiten