<124>
gendukeiela, gehiago bizitzeagatik bedere, bekhatu egitetik gibelatu, eta hartan neurria bethatzetik eskusatu. Halatan erraiten deraue Jeremias profetak juduei: Quare facitis malum grande hoc contra animas vestras, ut intereat ex vobis vir et mulier? Zeuen buruon etsaiak, Jainkoagatik egin nahi ezpaduzue ere, zergatik zeuen probetxuagatik eta gehiago bizitzeagatik bedere, etzarete bekhatu egitetik begiratzen? Eztakusazue, bekhatu egiteaz eta heken kontuaren konplitzeaz, bizia laburtzen duzuela? Eta halatan bertzela hilen zineten baino lehen hiltzen zaretela? Zeren kontua konplituz gero, ezpaita gehiago bizitzerik.
Prometatu zerauen gure Jaungoikoak Abrahani eta haren ondokoei, emanen zerauela Judeako erresuma on hura. Ordea, etzerauen prometatu eta berehala eman. Eta zergatik ez? Ihardesten du Jainkoak berak: Necdum, enim, completae sunt iniquitates amorrheorum (Genes. 15). Ezterauet emaiten berehala, zeren ezpaitira oraino bethe eta konplitu amorreoen bekhatuak, zeinek baitadukate herri hura. Hek neurria betha dezatenean, eta kontua konpli, orduan edekiko derauet hei, eta emanen Abrahani eta haren ondokoei.
Etzuen, iduriz, hala egin Sodomakoekin eta Gomorrakoekin: hek erran eta berehala,