<123>
gabe, igorri zuen Jainkoak uholdea. Eta haur izatu zen miserikordia sakratuaren seinale handi bat. Zeren nola ikhusi baitzuen egunoro bekhatu egiten hari zirela, eta aitzinerat ere hala hariko zirela, eta igurikitzeaz, denbora gehiago emaiteaz, probetxu baino kalte gehiago heldu zeiela, bekhatuen zauriak gordintzenago eta gaizkoatzenago zirela, hobenduriago egiten zirela, urrikaldurik, pena gutiago ethor zekien amoreakgatik, gutitu zerauen denbora, eta laburtu hogoi urthez, eman zerauen ephea eta promesa. Hunela ihardesten du San Krisostomok. Eta arrazoin ona da haur. Baina ez ni narraion gauzaren frogatzeko. Hartarakotzat edireiten da bertze bat San Jeronimo baithan, eta ene ustez ez gaixtoa. Eta da arrazoina: prometatu zerauen igurikiko zerauela ehun eta hogoi urthez; ez, ordea, iguriki ehunez baizen. Zeren ehun eta hogoi urthez egin behar zituzten bekhatuak, edo egin behar etzituztenak, ehunez egin baitzituzten, ehunez neurria bethe baitzuten. Eta nola neurria bethez gero, ezpaitzen zer gehiago igurikirik: halatan, nola berak lehiatu baitziren bekhatu egitera eta neurriaren bethatzera, deliberatu zuen Jainkoak ere hei biziaren laburtzera, eta hogoi urtheren denboraren gutitzera eta ephaitera (Vide Hieron. De qu. hebraicis super hunc locum).
82 Hunetarik athera ahal dezakegu, behar