Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/122

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<122>

salbatzeko, eta halaber aniamalia suerte guztietarik haziaren eta arrazaren gelditzeko, eginen duzu untzi bat, barkha handi bat, erran den gauzako asko handi datekeien bezalakoa”. Eta hala egin ere zuen. Eta hartan sarthu zirenak, bizirik salbatu eta eskapatu ziren, eta ez bertzerik.

81 Orai hemen behar da konsideratu pontu bat. Untziaren eragiterakoan, erran zerauen Jainkoak igurikiko zerauela ehun eta hogoi urthez. Baina baldin kontua ongi atheratzen badugu, edirenen dugu etzerauela iguriki ehunez baizen. Zeren ageri da ezen, untziaren edo barkharen egiteko manua izan zuenean, bortzetan ehun urthe zituela Noek, eta gero seietan ehunetara heldu zenean ethorri zela uholdea. Zer erran nahi du, bada, hunek? Prometa igurikiko zerauela ehun eta hogoi urthez, eta ez iguriki ehunez baizen? Non dira gainerakoak? Zer murritzte da haur? Zergatik eztu bere promesa osoki konplitzen? Ihardesten du San Krisostomok: Antequam implerentur anni promissi, universale introduxit excidium; et hoc fuit sacrae misericordiae maximum indicium. Nam, quoniam vidit incurabiliter illos peccare, et non solum nihil ex indicibili longanimitate sua proficere, sed et incrudescere ulcera, propterea succidit tempus, ut ne maiori scilicet paenae se obnoxios facerent (Chrysost. Hom. 25 in cap. 7 Genes., tom. 1). Egia da: prometatu zituen urtheak konplitu