<121>
orduan, onak bere loriako ailtxatzeintu, eta gaixtoak sekulako penetara egotzteintu. Fruituak utzten ditutzu ontzera, umotzera eta bere sasoinera heltzera. Hala utzten ditu, bada, Jainkoak ere onak ontasunean eta gaixtoak gaixtatasunean zorhitzera, eta neurriaren bethatzera.
§ 3
80 Gure Jaungoikoak, ikhusirik jarri zeitzala gaixtakeriari jendeak, erran zuen bihotz min handi batekin: Tactus dolore cordis intrinsecus. Zeren berak nahi etzuena, munduko bekhatuek eragiten baitzeraukaten. Delebo hominem quem creavi a facie terrae (Gen. 6). Neurk egin nuen gizona, neurk deseginen dut, khenduko dut lurraren gainetik. Eta hunetakotzat, deitu zuen Noe zeritzan gizon bat, zein, bera zortzigarren, etxatiar guztia gerthatu baitzen on eta justu, eta hari erran zioen: Repleta est terra iniquitate. “Bethe da mundua bekhatuz eta maliziaz, gainez egin hurran du gaixtakeriaz. Eta hala, deliberatu dut guztien uholde batez desegitera eta hondatzera. Ordea, eman nahi derauet asti, ephe, termino eta espazio bizitzeko eta penitentzia egiteko, ehun eta hogoi urthe. Eta bitarte hunetan zuk ―erraiten dio Noeri― bertzeen abisatzeko eta zeure etxekoen