Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/120

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<120>

frogatzen baita, bekhatuetan bezala obra onetan ere, neurria betha arteino eta zorhi arteino igurikitzen duela Jainkoak. Eta da konparazinoa: Gizon batek erein zuen bere landan hazi ona, ogi bihi garbia. Baina gero zenbait nahastekarik egotzi zuen gainetik hazi gaixtoa. Eta denborarekin batean hasi ziren hazi biak, ona eta gaixtoa, agertzen. Agertu zirenean, erran zioten bere muthilek nabusiari: Vis imus et colligimus ea? "Jauna, zuk hazi ona eta garbia erein zenduen zeure landan eta alhorrean, baina badakusagu on harekin batean sorthu dela gaixtoa ere. Nahi duzu, bada, goazin eta gaixto hura athera dezagun, bil dezagun?”. Non. “Ez”, ihardesten deraue, “eztut nahi”. Sinite utraque cressere usque ad messem. “Igurikazue aphur bat, zaudete oraino, luza ezazue uztaraino, utzkitzue hazi biak, ona eta gaixtoa haztera, handitzera eta zorhitzera; eta gero orduan ebakiko ditutzue guztiak; eta onak ongi bildurik eta zamaturik ailtxatuko, eta gaixtoak ere elkharganarik sura egotziko ditutzue”. Etzuen nahi zorhi arteino, bere sasoinera eta mugara hel arteino nehork utki zitzan, ez eta zorhituz gero ere geldi zitezin.

Hala egiten du, bada, gure Jainkoak ere, hala onekin nola gaixtoekin. Igurikitzen deraue guztiei zorhi arteino, bere mugara, sasoinera eta neurrira hel arteino. Eta gero