<116>
ere utzten zaitu. Egiten ditutzu hirurhogoi, eta guztiarekin ere badu pazientzia, pairatzen derauzkitzu. Egiten ditutzu lauretan hogoi, eta orduan bethatzen da neurria, orduan mukurutzen da, orduan gainez eginik, untzia ondara bezala, zu ere infernuko zolara erortzen zara.
Ordea, eztut, ez, hunetan erran nahi, igurikitzen duela bethi Jainkoak, lauretan hogoi bekhatu egin arteino; eztut erran nahi, eztela anarteraino neurria bethatzen, eta ez orduan ere, orduan bethatzen dela. Aitzitik, nola asko baita bekhatu mortal bat infernura joaiteko, benturaz bada zenbait, bekhatu bat beragatik ifernuan dagoenik, bekhatu batez neurria bethe duenik. Ohoin batzuk, anhitz ohoinkeriaren buruan urkhatzeintuzte, eta berriz, bertze batzuk berehala lehenbizikoan dira atrapatuak. Hala gerthazen zaie, bada, bekhatu anhitzekin edo gutirekin ifernura joaiten direnei ere. Batzuei igurikitzen deraue Jainkoak luzaro, eta bertze batzuei ez hanbat. Eta zergatik ez? Den bekhatu mortalik ttipienaren ere egitera beldur garen amoreakgatik, hartzaz neurria betha ditekeienaz geroztik. Eta hala, erraiten dudanean lauretan hogoigarren bekhatuaz neurria bethazen dela, orobat derraket lehenbizikoaz, bigarrenaz edo hirurgarrenaz betha ditekeiela. Zeren nik konparazino