Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/115

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<115>

bere bekhatu egiteko gogoarekin, bidatz-erditan gelditzen direla. Hala gerthatu zeikan errege Faraoni, Israeleko semeen kontra egundaino baino deliberamendu handiagoarekin zihoanean, erraiten zuela: Persequar et comprehendam, dividam spolia, implebitur anima mea, evaginabo gladium meum, interficiet eos manus mea (Exod. 5). Erdietsikoitut, atrapatukoitut, aspertuko natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut. Bada, orduan berean, hunela mintzo zenean, eta zihoanean, neurria bethe zeikan, kontua osatu eta konplitu zeikan, eta beruna bezala itsas ondarrera eroririk, bere egunak akhabatu zeitzan.


§ 1


77 Itsasoko untziak, barkha handiak, anhitz daduka, karga handia jasaiten du. Erditaraino betheagatik itsas gainean dago. Hirur laurdenak betheagatik ere badabila, oraino ageri da. Guztia betha dadinean, hondatzen eta ondoratzen da, orduan estaltzen da. Zeren ezta soberaniak gainez eragin eztiazaionik, ezta bere neurria baino gehiago dadukaionik. Bada, haur beror gerthatzen zaitzu, zeure bekhatuen kargarekin, zuri ere. Egiten ditutzu hogoi bekhatu mortal, eta oraino bizi zara, igurikitzen deratzu Jainkoak. Egiten ditutzu berrogoi, eta oraino