Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/114

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago
<114>

76 Bada, itsasoari bezala, ibeni derauka Jainkoak gizonari ere bere arauaz bere zedarria, seinalatu dio noreraino hel, bere xedea, bere mugarria eta marra. Eta nahiago badu ere, eztiteke marra hartarik aitzinago iragan. Enseia ahal diteke, desira ahal dezake, baina alferrik. Zeren gizonak libertatea nahi badu ongi eta nahi badu gaizki egiteko izanagatik ere, ezta, ez, handik segitzen, bai bekhatuak libreki eta bere nahiz egiten dituela, baina ez nahi duen bezanbat bekhatu egin dezakeiela, eta ez libertate hari nahi duen bezanbat iraun arazi ahal diazaiola. Zeren libertate haren gaineko eta nabusi da Jainkoa. Hark libertate hari eta haren iraupenari, gutien uste duenean, bortxarik egin gabe, utz arazi diazaio, herts eta traba, daraman bide gaixtoa. Aski esten du edo sobera esten du, bere batez aitzinago. Eta hala, ikhusikoituzu jende thailu batzuk, neurriaren bethatzeaz kontu guti eginik, abiadura handi batekin, bekhatu gehiago egitera abiatzen eta erdutzen direla; eta hain zinez eta deliberatuki (non iduritzen baitzaie, ezen ja han direla, eta deusek ere hara heltzetik ezin gibela ditzakeiela. Ordea, ikhusiko ditutzu, halaber, noiz eta gogoa zinezenik hartan ibenia baitadukate, eta lasterrenik baitoazi, orduan berean, edo eritasunez edo inkontruz, edo estropuz, edo heriotzeak atrapatuz