<113>
ere. Eta utzten gaitu kontu haren konplitzera, neurriaren bethatzera eta mukurutzera. Deliberatua daduka anarteraino igurikitzeko. Permititzen du ehun edo berrehun bekhatu egin ditzagun, edo gutiago edo gehiago, berak daki zenbat, xedea ibenia daduka; eta eztu nahi hartarik aitzinago iragan gaitezin. Circumdedi illud terminis meis, et posui vectem et ostia; et dixi "usque huc venies, et hic confringes tumentes fluctus tuos" (Iob. 38). Inguratu nuen itsasoa neure mugez eta mugarriez, ibeni nerautzan athe-sarrailak; eta erran nioen: “Huneraino, kostaraino ethorriko zara, eta ez aitzinago, hemen geldituko zara, hemen hautsikoituzu zeure uhinak eta hola hantu urguiluak”. Itsasoak, haserre denean, bere gaitzaldiak dituenean, badirudi iretsi behar duela mundua. Orduan halako moldez irakitzen du, non baldin bridarik ezpalu, manatua ezpalego, lur guztia estal bailezake. Ordea, Jeremias profetak dioen bezala: Posui arenam terminum mari, praeceptum sempiternum quod non praeteribit, commovebuntur et non poterunt, et intumescent fluctus eius et non transibunt illud. (Ierem. 5.) Badu itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri jakina, zein baita kosta eta kostako sablea, harea eta legarra. Han hautsten da, han baratzen da, han gaitzago eta urguiluago bada ere, ematzen eta sosegatzen da.