Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/110

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<110>

urthatua dagoena eta egon dena, norako da bere azken finean, Jainkoak bere eskutik utz dezanean? Ezta zer galdeginik. Erhokeria handia da, harria beheiti bezala, bekhatutan dagoena ere, eztela ifernura eroriko uste izaitea. Zeren harria zein pisu den, are bekhatua baita pisuago.

Bada, zuk iragan diren urthe guztiotan, behin ere ongi kofesatu gabe, bekhatutan gogorturik eta ezansiaturik zaudezinorrek, zertan baratu uste duzu? Nolatan duzu esperantza salbatzeko? Eztakusazu mundu hunetako aldia dagizunean, ifernua zuretzat dagoela? Zu bezalakoez erraiten da: Descenderunt in profundam quasi lapis. Erori ziren harria bezala, hondarrera.

Beraz, hunelatan, ezta gerotik gerora ibili behar. Ezta denbora luzeaz bekhatutan egon behar. Zeren egoite hura da gure galgarria. Handik sortzen da usantza; usantzatik eder estea, eder estetik ezansiatzea, ezantsiatzetik ez sentitzea, ez sentitzetik itsutzea, gogortzea eta, azkenean, ahalkea galdurik hartzaz prezatzea, loriatzea eta sendagaila eriztea. Eta handik harat, hartaraz gero, eztagizula hartzaz konturik, gaizki da, hurran da, hilaren pare egiten da.